euskaraespañol

Aurkezpena

InpAkta Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta - Journal of Research for Social Impact aldizkari zientifikoaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/02/08, 17:30

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilboko Bizkaia aretoko Baroja gelan egingo den ekitaldian, komunitate akademikoaren aurrean aurkeztuko du InpAkta Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta - Journal of Research for Social Impact aldizkari zientifikoa. 

Ekitaldian parte hartuko dute Euskadiko hiru unibertsitateko ordezkariek: Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea, Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea, eta haiekin batera, Ricardo Bueno Zabalo BRTAko zuzendari nagusia eta Ugo Mayor InpAkta aldizkariko erredaktore burua.

InpAkta: Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta – Journal of Research for Social Impact aldizkariak pandemia ondoren egindako hausnarketan du jatorria, orduan azaleratu baitziren argi inpaktu sozial handia duten gaiak modu zientifikoan jorratzeko beharra eta gizartearen interesa ikerketa eta zientzian, eragiten dizkiguten gaiak lantzen dituztenean ikerlan hauek. Gizartea eta ikerketaren munduaren arteko zubi lan hau egiteko, ebidentzian oinarritutako diziplina orotako ikerketa lanak jasoko dituen aldizkari zientifikoa aurkeztuko da. Bost arlo nagusi jorratuko ditu aldizkariak: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Giza Zientziak, Lurralde Antolaketa eta Teknologia. 

Ondorengo 22 erakundeek sustatzen dute InpAkta proiektua: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea, Université de Pau et des Pays de l’Adour, Universidad de Navarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Deustuko Unibertsitatea, CNRS IKER-UMR 5478, Agirre Lehendakari Centre, Arantzazulab, Telesforo Monzon eLab, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Université de Bordeaux, Université Bordeaux Montaigne, Basque Research and Technology Alliance, Aditech, Elhuyar Fundazioa, Eusko Ikaskuntza, Centre for Basque Studies - Reno, Boise State University Basque Studies, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Cenarrusa Foundation for Basque Culture eta Soziolinguistika Klusterra.

Informazio gehiago: www.inpakta.eus 

Kontsultak egiteko idatzi: prentsa@inpakta.eus