Arkitekturako promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/04

Arkitekturako graduazio ekitaldia. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan aipatutako ikastegiko 2018-2019 promozioko 89 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatu ziren. Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan Jose Arrizabalaga, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Arkitektura zuzendari Pablo Garcia eta HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidente Juana Otxoa-Errarte ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, ELE (arkitektura) ordezkariek zein  ikastegi honen ikasle ohiek hitzaldia eskaini zuten.