euskaraespañol

Ingenieritzako promozio berria Eibarren

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/10

Irudia

Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2018/2019 ikasturtean, Eibarren, titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izan zen. Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea, Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Alberto Albistegui, Eibarko udaleko alkate ordea eta Oihana Aristondo, Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izan ziren.

Aipatutako ekitaldian, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 5. Promozioko ikasleek eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuen Masterreko 2. Promozioko ikasleek jaso zituzten diplomak.

2018/19 ikasturtean graduko 50 ikasle eta Masterreko 14 ikasle titulatu dira. Graduko ikasleen artean %58ak baino gehiagok praktikak egin ditu enpresa edo eta erakunde desberdinetan eta %42ak mugikortasun programetan parte hartu du. Bestalde, Masterreko titulua lortu duten ikasle guztiak lanean ari dira, gehienak praktikak egin dituzten enpresetan. Hain zuzen Masterrak duen enpresa sarea kontuan izanik eta enpresa horietan egiten dituzten praktiken ondorioz.