euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren promozio berria, Eibarren

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/11

Irudia

Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2017/2018 ikasturtean, Eibarren, titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izan zen. Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Oihana Aristondo, Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izan ziren. Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 4. promozioko 65 titulatuei diplomak eman zitzaien. Kontuan izan behar da, ikasle hauen %40ak baino gehiagok mugikortasun programetan parte hartu duela, eta %60ak baino gehiagok praktikak egin dituela 35 enpresa eta erakunde desberdinetan.