euskaraespañol

Informatika Ingeniaritzako promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/18

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko auditorioan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko, eta Informatika Ingeniaritzako Masterreko 2018/19 promozioko 87 ikasleei graduazio ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa izan ziren. Bestalde, Itziar Cortes EHUalumnik eta Elhuyarreko Itzulpen Teknologia arloko arduradunak hitzaldia eskaini zuen. Halaber, ekitaldian zehar Informatika Ingeniaritzako Graduko eta Informatikan Ingeniaritza Masterreko espediente onenak lortu dituzten ikasleak dagozkien bezala aintzat hartu ziren eta, Informatika Ingeniaritza Elkargoko dekano Jose Luis Gonzálezek aldiz, Master Amaierako Enpresako Lan Onena saria eman zuen. Ekitaldia amaitzeko, UPV/EHUko Abesbatzak emanaldia eskaini zuen.