euskaraespañol

Olentzero hemen da!

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/22

Irudia

NON: Fundación UMEAK Haurtzaindegia (Leioa) NOIZ: 2023ko abenduaren 22a. NORK: Fernando Gómez.

Gabonak hemen dira eta, urtero bezala, Olentzero menditik jaitsi da Leioara Fundación UMEAK haurtzaindegiko haurrak bisitatzeko.

Opariz beteta, Euskal Herriko ikazkinik ospetsuena liluraz eta irrikaz hartu dute txikienek. Meteorologiak lagundu ez badu ere, ilusioak eta magiak campus osoa zeharkatu dute, haurtzaindegiko haurrak Gabonetako espiritua kutsatuz.

Olentzerok opari asko ekartzea espero dugu. Eguberri on!

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus