euskaraespañol

Ongi etorri, Ikasle gureak

Bizkaiko Campusean hasiko dira gaur ikasleentzako Harrera Egunak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/14

Irudia

NON: Leioa-Erandio eremua, Bizkaiko Campusa. NOIZ: 2023ko irailaren 14a. NORK: Fernando Casabella. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

 

Dena prest dago gaur, Bizkaiko Campusean, 2023-2024 ikasturteko ikasleentzat prestatu diren Harrera Egunetako lehena ospatzeko. Hainbat standetan, klasetik irtendakoan zein ekitalditan parte har dezaketen ikusi ahal izango: kirol eta kultur jarduerak, ikasle kontseilu eta elkarteak, nazioarteko programak, iraunkortasunaren sustapena... Eta 12:30etik aurrera, ikasle bisitariak bere welcome celebration-etik ateratzen direnean, Aiko Taldearekin erromeria hasiko da, txalaparta tailerra eta txosnan taloak eta edariak dastatu ahal izango dira.

Aurretik geratzen dira beste bi Harrera Egun: bihar, hilak 15, Gipuzkoako Campusean eta astelehenean, hilak 18, Arabako Campusean.

Ongietorri 2023-2024 ikasturtera!

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus