euskaraespañol

Eta orain Euskadiko Txapelketa irabaztera!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/16

Irudia
Bizkaiko Campuseko emakumezko errugbi taldea Euskadiko Txapelketara sailkatu zen. Argazkia: Laura López. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

NON: Unibertsitateko Polikiroldegia eta Fadura. NOIZ: 2022ko otsaialeren 15a. NORK: Laura López eta Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

 

Otsailaren 10ean eta 15ean UPV/EHUko Txapelketa jokatu zen unibertsitate kiroldegian, Faduran eta Gobelan. Hiru campusetako 405 ikasle izan ziren han, eskubaloian, saskibaloian, futbolean, areto-futbolean, errugbian, boleibolean, xakean, padelean, tenisean, mahai-tenisean eta sei frontoi-modalitatetan lehiatzen. Taldeko kiroletan Bizkaiko Campusa nagusitu zen, eta banakakoetan Arabakoa. Zorionak guztioi! Eta irabazleei, animo Euskadiko Txapelketarekin*!

*Euskadiko Txapelketa, UPV/EHU, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateen artekoa, martxoaren 1ean izango da.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus