euskaraespañol

Otsoaren ilargi betea, mika batek ikusita

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/25

Irudia

NON: Bizkaiko Campusa (Leioa-Erandio eremua). NOIZ: 2024ko urtarrilaren 25en. NORK: Ibai Biritxinaga. Komunikazio Bulegoa.

 

Unibertsitatera oso goiz gatozenok; hau da, oraindik ‘espaloiak ere ez daudenean jarrita’ eta dena guztiz ilun dagoenean, ikuskizun zoragarri batez gozatu ahal izan dugu egun hauetan campuseko zeruan: urteko lehen ilargi betea, "Otsoaren ilargi betea", ezagutzen den bezala. 

Batzuek diote horrela deitzen zaiola, urtarrilean agertzen zenean, otsoek, bere tamainagatik txundituta, ozenago egiten zutelako uluka; beste teoria batzuen arabera, ordea, ulu horiek gosearen ondorio ziren, urte sasoi horretan elikagai gutxi baitzegoen. Teoria ez hain erromantikoa, baina sinesgarriagoa, dudarik gabe. 

Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) arabera, 2024ko lehen ilbetea ikusteko unerik onena gaur izango da, osteguna, hilak 25, 18:54tik aurrera. Gaur goizean mika bezain adi egon ez bazara, ez galdu bihar aukera!

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus