Oxfordeko Kalypso Nicolaidis irakasleak Brexitari buruzko liburua aurkeztuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/19, 17:30

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Oxford Unibertsitateko Kalypso Nicolaidis irakasleak Brexitari buruzko “Exodus, Reckoning, Sacrifice: Three Meanings of Brexit” (Exodoa, Epaiketaren Eguna, Sakrifizioa: Brexitaren hiru esanahiak) liburua aurkeztuko du Bizkaia Aretoan.

Liburuak bestearen ‘historiak’ onartzearen alde mintzo da, eta ‘historia’-aldaerak anitzak, anbiguoak eta kontraesankorrak direla dio. Nicolaidisek Brexit adeitsua eta behar ez den oinazerik sortuko ez duena aldarrikatzen du: “Frustrazio eta erremin handiko garaiotan ahal den eta Brexitik zentzuzkoena, gizabidetsuena eta otzanena behar dugu”.