euskaraespañol

Ibilaldi arkeologikoa Iruña Okako kontzentrazio esparruaren historian barrena

Noiz eta non

2018/06/17, 10:30 - 00:00

Kokapena

Araba

Irudia

Deskribapena

Igandean, ekainak 17, 10:30etatik aurrera, ibilaldi arkeologikoa egingo da Iruña Okako kontzentrazio esparruaren historian eta paisaiaren barrena. Abiatu arabar herri honetako udal plazatik abiatuko da eta Josu Santamarina Otaola Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologoa izango da bisita garatzeko arduraduna. Ekimena Geltoki Elkarteari zor zaio eta Iruña Okako udalaren laguntza du.

Historia hau, gutxi ezagutzen dena, Juan José Monago Escobedok ikertu zuen, baita argitaratu ere El campo de concentración de Nanclares de la Oca (1940-1947) liburuan, 1998an.  Orain, 20 urte igaro ostean, kartzela hau ezagutzeko aukera eskaintzen da, errepresioz eta lan behartuz betetako ia zortzi hamarkadatako historia jasoz.

Gainera, ibilaldi honetan Iruña Okako paisaia diziplinarioaren beste zenbait gune esanguratsu ere bisitatutako da: Mennaistarren Ikastetxea (Bolen bainu-etxe izandakoa), Gerra Zibilaren kanpamendu italiar baten aztarnak eta Langraizeko kontzentrazio esparruaren jatorri ilunak Garabo herrixkan.