euskaraespañol

UPV/EHU, Norvegian

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/02/14

Irudia

NON: ‘Utdanning & Karriere’ azoka (Oslo, Norvegia). NOIZ: 2024ko otsailaren 14an. NORK: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza

 

Euskal Herriko Unibertsitatea ‘UTDANNING & KARRIERE’ (Hezkuntza eta Karrera profesionala) nazioarteko hezkuntza azokan dago Oslon, Norvegian. UPV/EHUk pabiloi propioa du, eta bertan graduondoko eskaintzaren berri ematen ari da (masterrak eta doktoregoak), baita Erasmus+ mugikortasun-eskaintzaren berri ere.

Euskal unibertsitate publikoak lehen aldiz parte hartzen du Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuarekin (SEPIE) lankidetzan, Erasmus+ programa europarra estatuan kudeatzen duen agentzia nazionala. Azoka hau aukera paregabea da ikasle potentzialekin harremanetan jartzeko eta etorkizuneko hezkuntzari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzeko behar duten informazioa emateko. Aurreikuspenen arabera, 14.000 pertsona inguruk bisitatuko dute azoka.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus