Pi zenbakiaren eguna
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/03/14, 19:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
π zenbakia existitzen diren konstante matematiko garrantzitsuenetako bat da. π oso ospetsua eta liluragarria denez, bere eguna ere badu. 1988az geroztik, martxoaren 14an ospatzen da Pi zenbakiaren eguna. Eguna Larry Shawn fisikariari bururatu zitzaion, zeinak, gainera, eguna Albert Einsteinen jaiotze-egunarekin bat eginez ospatzea proposatu zuen. Horrez gain, martxoaren 14 ingelesez (AEB) eta euskaraz idazteko modua bat dator zenbakiaren lehenengo hiru digituekin. (3-14 martxoaren 14 euskaraz / 3-14 March 14th ingelesez)
Azken urteotan, Pi zenbakiaren eguna gero eta gehiago ospatu da, eta gaur egun matematiken arloa gainditzen duen ospakizuna bihurtu da. π fisikan, Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioan, erlatibitatearen teoria edo Coulomb-en legean aurki dezakegu. Geologian, ibaien luzera kalkulatzeko erabiltzen da; biokimikan, DNA molekularen egitura ikertzeko orduan; astronomian, unibertsoaren forma ikertzeko orduan, eta gure eguneroko beste hainbat eta hainbat gauzatan ere erabiltzen da.
2018an, modu bereziagoan ospatzera goaz Pi zenbakiaren eguna, BCAM-NAUKAS ekitaldiarekin, zeina martxoaren 14an ospatuko den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. BCAM-NAUKASek hainbat matematika-tailer eskainiko dizkie goizez ikasleei eta, arratsaldez, denontzako emango ditu hainbat hitzaldi.
Ekitaldi hau Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da.