euskaraespañol

Gaurko irudia

Gure txokoak: Arbola zahar, jakintsuen… artean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/18

Irudia
Pilar Zorrilla, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) barruko lorategian. | Argazkia: Mitxi. UPV/EHU

"Beti izan dut gogoko leku hau: fakultateko ikasle nintzenean ere, bertara etortzen nintzen nire ikaskideekin.

Izugarri gustatzen zait eguraldi ona dagoenean gogoko dudan aulki horretan jesarri eta begira egotea: hain da atsegina ikuspegia! Kontrastedun lekua da: ikasleen joan-etorri zaratatsua eskolen arteko atsedenaldietan, eta, inor ez dagoenean, bakea eta isiltasuna arbolen abaroan.

Leku honetan, maldan sakabanatuta, campuseko eraikinik zaharrenak eta berrienak daude, guztiak arbolekin armonia ederrean. Arbola zaharrak guztiak, hainbat eta hainbat promozioren lekuko…"

Gure txokoak atalerako Pilar Zorrillak aukeratutako lekua (Marketineko irakaslea - UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia II Saila). Aurreko lerroen egilea ere bera da. 

Nola iritsi: 43°16'23.3"N 2°57'32.1"W