euskaraespañol

'El modelo vasco de Formación Profesional: claves de su reciente evolución' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2020/11/06, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Prentsaurreko batean aurkeztuko da «El modelo vasco de Formación Profesional: claves de su reciente evolución» liburua (UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua, 2020). Lana Euskal Herriko Unibertsitateko Lanbide Heziketari buruzko Garaian ikerketa talde finkatuaren proiektu baten parte da, eta Creanovak proposatuta egin da (Ezagutzaren eta Sormenezko Praktikaren Europako Sarea). Liburuaren egileak Hilario Murua (koord.), Jon Altuna, Paulí Davila, Ana Eizagirre eta Iñaki Zabaleta dira. Guztiak doktoreak dira UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailean.

Prentsaurrekoko parte hartzaileak:

-Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua

-Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

-Hilario Murua, liburuaren koordinatzailea

-Iñaki Mujika, Lanbide Heziketako sailburuorde ohia eta Tknikako zuzendari ohia

Euskadiren Lanbide Heziketarekiko interesak bide luzea egin du XIX. mendeko lehen arte eta ofizio eskolak ireki zirenetik gaur egunera arte. Interes hori helburu beraren inguruan egituratu diren elementu batzuen ondorioa da: sektore ekonomiko-industrialak ikusi du Lanbide Heziketak bere beharrei erantzuten ziela, eta hezkuntza sektoreak ikusi du ikasgelak bete egiten direla ofizio edo lanbide bat ikasi nahi duten ikasleekin. Ibilbide horretan hainbat eragilek hartu dute parte, hala nola elizak, enpresek, administrazioek (estatukoa, autonomikoa eta tokikoa), sindikatuek, etab.