euskaraespañol

Espainiako eskuindarren eta ezkertiarren historia liburuen aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/12/13, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, abenduak 13, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4. 48005 Bilbao), ‘Historia de las derechas en España’ eta ‘Historia de las izquierdas en España’ liburuak aurkeztuko dira. Lanak Antonio Rivera Blanco, Historia Garaikideko katedradun eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko zuzendariak, eta Juan Sisinio Pérez Garzon, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradun emerituak, idatzi dituzte, hurrenez hurren.

Aurkezpenean, Olatz Barriuso kazetariak moderatuta, Kepa Bilbao Ariztimuñok eta lanen egileek hartuko dute parte.

Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak eta Los libros de la Cataratak antolatu dute.