euskaraespañol

Liburu aurkezpena: ‘Axular eta Gero Patxi Salaberriren pasio’

Noiz eta non

2018/07/04, 19:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, ‘Axular eta Gero Patxi Salaberriren pasio’ liburuaren aurkezpena egingo da. Gotzon Aurrekoetxea, Jesus Mari Makazaga eta Jose Luis Ormaetxea “Txipi” dira lanaren editoreak.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Jon Zarate Sesma, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
  • Jose Luis Ormaetxea “Txipi”, editoreen ordezkari gisa
  • Patxi Salaberri Muñoa, omendua

“Patxi Salaberri Muñoak bere lan-ibilbidea amaitu zuenean, lankide eta lankide ohi batzuek ondo merezia zuen omenezko zerbait argitaratzeaz jardun genuen. Eta beste asmo batzuen artean, hauxe gailendu zen: Patxiren arlo horretako ekarpenaren garrantziaz jabeturik, Axularren eta Geroren inguruan aldizkari- nahiz liburu-artikuluetan egin duen ekoizpena liburu batean berrargitaratzea. Ezaguna da euskal literatura klasikoari eta, zehatzago, Axularren Geroren ekarriari Patxi Salaberrik dion zaletasuna: hainbat euskarri eta aldizkari-liburutan utzi ditu bere ekarpen mamitsuak, funtsezkoak direnak Axularren liburuaren gorabeherak gaur egun hobeto ezagutzeko. Liburu honetan jaso dira, modu kronologikoan, Patxi Salaberrik gai honetaz idatzi dituen lan guztiak. Ez dira gutxi, 900 orrialdetik gorako liburua osatu baitute. Jada ez da aldizkarietan eta sareko helbideetan zehar garraiatzen ibili beharrik izango ezagutzeko Geroren literatura-balioa, edo autoreak Gero idaztean izan zituen aurrekariak eta inspirazio-iturriak, edo honelako liburu bat idaztera eraman zuten motibazioak. Euskal filologo, filologogai, euskal gaien zale diren irakurleentzat egokia da liburua: bai eduki ezin interesgarriagoz, bai autorearen estilo dotoreaz gozatzeko aukera izango du irakurleak: ez du alferrik izan autoreak maisu ezin hobea idazte-kontuetan”, dio lanaren editore Jesus Mari Makazagak.