Liburuaren aurkezpena: ‘Grandes mercaderes de la Corona de Aragón en la Baja Edad Media’

Noiz eta non

2018/12/20, 13:00

Kokapena

Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunez, abenduak 20 dituela, 13:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneko 2.3 aretoan aurkeztuko da Sandra de la Torre Gonzalo UPV/EHUko doktorego ondoko ikertzailearen ‘Grandes mercaderes de la Corona de Aragón en la Baja Edad Media: Zaragoza y sus mayores fortunas mercantiles 1380-1430’ izeneko liburua.

Idazlana (https://editorial.csic.es/publicaciones/libros/12975/0/grandes-mercaderes-de-la-corona-de-aragon-en-la-ba.html) CSIC editorialaren Erdi Aroari buruzko ikerketa urtekariaren eranskinen bildumari dagokio eta, aurkezpenean, José Ramón Díaz de Durana Ortiz de Urbina UPV/EHUko katedradunak hartuko du parte, UPV/EHUren Arabako Campusean egoitza duen Boterea, gizarte eta kultura (XIV-XVIII mendeak) ikertaldeko kideak.