euskaraespañol

Ondare eta paisaiari buruzko webminar-en lehenengo zikloa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2020/11/11
  • Noiz arte: 2020/12/14

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeak (GIPyPAC) Ondareari eta paisaiari buruzko webminar-en lehenengo zikloa antolatu du.

Lehenengo hitzaldia Jordi Bolos i Masclansek emango du (Lleidako Unibertsitatea), 'Kartografia, historia eta paisaia Erdi Aroko Katalunian' izenburupean, eta asteazkenean, azaroak 11, izango da, 11:00etan.

Mintegi guztiak Blackboard Collaborate Ultra (BBC) plataformaren bidez egingo dira, esteka honetan:

https://eu.bbcollab.com/collab/ui/session/guest/b6e2b0510afa457087d556c584332857

Gainerako hitzaldiak

Saio guztiak goizeko 11:00etan izango dira, egutegi honen arabera:

Asteazkena, azaroak 18

Fabiola Monzón Moya (Burgosko arkeologia): Burgosko Done Jakue bidearen ondoan bizi, erregistro arkeologikoaren arabera.

Asteazkena, azaroak 25

José Avelino Gutiérrez González (Oviedoko Unibertsitatea): ASTURMETRÍA. Asturren lurraldea, Antzinaroaren eta Erdi Aroaren artean, arkeologia eta paleoingurumen erregistroaren bidez: diziplina arteko metodoak eta behin-behineko emaitzak.

Astelehena, azaroak 30

Adolfo Fernández Fernández (Vigoko Unibertsitatea): Atlantikoaren kostaldeko portu eta industriako vicus bat erromatarren garaian eta antzinate berantiarrean: Vigoko kasua.

Asteazkena, abenduak 9

José María Tejado (Errioxako Unibertsitatea): La Morlaca erromatar hiribildutik Viguera gaztelura: Iregua haraneko lurraldea eta populazioa, Behe Inperioaren, Antzinate Berantiarraren eta Erdi Aroaren artean.

Astelehena, abenduak 14

José Ángel Lecanda (Deustuko Unibertsitatea): Burgosko Ebro Garaiko populazioaren eta gizarte-antolamenduaren analisia, Antzinate Berantiarraren eta Goi Erdi Aroaren artean.