null

Julio Calleja irakasleari egindako aitortza

Argentinako Saskibaloiko Prestatzaile Fisikoen Elkarte Zibilak sari bat eman dio egindako ibilbide profesionalagatik

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/12

Julio Calleja González, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea
Julio Calleja González, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Julio Calleja González jaunak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasleak, saskibaloiko prestatzaile fisikoen Argentinako elkarteak emandako ohorezko saria jaso zuen saskibaloi profesionalean egindako ibilbidea aitortzeko. Argentinako Saskibaloiko Prestatzaile Fisikoen Elkarte Zibilak antolatutako saskibaloiko prestakuntza fisikoari buruzko nazioarteko lehen mintegian eman zitzaion saria.

Calleja González Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea da UPV/EHUn, Kirol Errendimendu Handiko masterduna Espainiako Batzorde Olinpikoan eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Ikerketako masterduna UPV/EHUn eta lesioen prebentzioko eta berregokitzapeneko masterduna UCAMn eta LFPn. Eliteko kirolarien entrenatzaile pertsonala izandakoa, mila hitzaldi baino gehiago eman ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan, eta International 'Journal of Fundamental and Applied Kinesiology (ISI)' aldizkariko editore elkartua eta 'Frontiers in Physiology (ISI)' nazioarteko aldizkariko editore gonbidatua da. 7 liburu argitaratu ditu, 60 liburu kapitulu, 150 artikulu zientifiko, patente bat eta 9 doktorego tesi zuzendu ditu.

Gaur egun, UPV/EHUren Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko irakaslea da, Kroaziako Zagrebeko Faculty of Kinesiologyko ohorezko irakaslea eta Espainiako Batzorde Olinpikoko Goi Mailako Ikasketen Zentro Olinpikoko irakaslea 2016tik. Haren lan eta ikerketa arloak eliteko entrenamenduari eta kirolari aplikatutako fisiologiari lotuta daude, eta interes berezia jarrita talde kiroletako neketik indarberrituta ateratzeko moduari.