euskaraespañol

Saltillo belaontziak ateak zabaltzeko eguna egingo du Bilboko Itsas Museoan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/08/09 Noiz arte: 2019/08/10, 00:00 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko eskola-ontziak Juan Sebastian Elkanoren lehengo Mundu Biraren V. Mendeurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du

 

Saltillo belaontziak ateak zabaltzeko eguna egingo du ostirala arratsaldean, abuztuak 9, eta larunbata goizean, abuztuak 10, Bilboko Itsas Museoan. Horrela, parte hartuko du Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkarteak burutu dituen ekitaldietan Juan Sebastian Elkanoren lehengo Mundu Biraren V. Mendeurrena ospatzeko.

Mugarri historiko horren omenez egingo dira, besteak beste, erdi aroko merkatu bat eta Sanlucar de Barramedatik Victoria itsasontzian Getariako nabigatzaileak egin zuen abiatzearen antzezpena.  

Bestalde, abuztuaren 12an, UPV/EHUko belaontzia Bermeora irtengo da parte hartzeko 1912ko galernan hil ziren arrantzaleei urtero egiten zaien omenaldian.

Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.