euskaraespañol

Saskibaloiko XI. Kongresu Iberikoa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/20

Kongresuaren inaugurazioaren irudia
Kongresuaren inaugurazioaren irudia | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Euskal Autonomia Erkidegoko Saskibaloi Federazioak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Saskibaloiari buruzko Ikerketarako Zientzia Elkartea (SCIB) — Basketball Reseach Scientific Society (BRSS) — lankide direla, Saskibaloiari buruzko XI. Iberiar Kongresua (CIB) eta Saskibaloiari buruzko IV. Iberoamerikar Kongresua inauguratu dira gaur goizean, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, ‘Saskibaloiaren alderdi anitzak: jokoa, zientzia eta gizartea ziurgabetasun garaietan’ izenburupean.

Inaugurazioan hartu dute parte Ramiro González Vicente Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Agirre Gasteizko alkateak, Gorka Iturriaga Madariaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Víctor Amado Castro UPV/EHUko Arabako Campuseko Kultura eta Kirol zuzendariak, Axier Urresti Rivero Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboak eta Luis María Sautu Apellaniz Euskal Saskibaloi Federazioko presidenteak. Zeremonia maisu gisa, Raúl Martínez de Santos Gorostiaga aritu da, antolaketa batzordeko kidea eta UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko irakaslea.

Elkarretaratze honen helburu nagusia da azken bi urteetan lortutako ikerketa emaitzak bateratzea, baliabide metodologikoak eguneratzea eta, 2001eko lehenengo ediziotik gorpuztu den ikertzaile, irakasle, teknikari eta zaleen komunitatea garatzea.

Kongresuaren webgune honetan eskura daiteke informazio guztia: www.cib22.basketbasko.com