euskaraespañol

Sasoiko masusta gorria

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/19

Irudia
Sasoiko masusta gorria. Argazkia: UPV/EHU

Leioako Ostalaritza Eskolaren ondoan oharkabean pasa daitekeen ortu txiki bat dago. Arreta jartzen badugu, sasoiko produktuen lagin txiki bat ikus dezakegu, adibidez, ekainaren amaieratik urriaren hasiera arte fruitu ematen duten masusta gorriak. Lorategi txiki horren ekoizpena eskolako jantokiak hornitzen ez dituen arren, kudeatzen duten ikasleek lehengaiak nondik datozen ikusi, horiek zaintzen ikasi eta hurbileko produktu lokala ezagutzeko aukera ematen die. Eta zeharkatzen duten pertsona guztiak edertasunaz gozatzen dira.