euskaraespañol

9.994 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa UPV/EHUn

Lanbide Heziketako 670 ikasle ere aurkeztuko dira bihar, asteazkena, hasiko diren azterketetan

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/02

Asteazkenean, ekainak 7, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa bukatu duten 9.994 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute UPV/EHUn. Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten eta fase espezifikora besterik aurkeztuko ez diren beste 670 ikasle gehitu behar dira.

Probak hiru egunetan zehar egingo dira, ostiralera arte, eta bi fase izango ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 Batxilergoari dagokio eta %40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen Fasea borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase horrek aukera ematen dio ikasleari sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Onarpen fasean ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, sarbide faserako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte fase horretan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio; eta azkeneko nota hori aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.

 

 

Batxilergoa

 

GAZTELERA

EUSKARA

GUZTIRA Sexuka

GUZTIRA Campuska

ARABA

Emakumeak

305

470

775

1.350

Gizonak

229

346

575

BIZKAIA

Emakumeak

929

1.746

2.675

4.934

Gizonak

829

1.430

2.259

GIPUZKOA

Emakumeak

376

1.650

2.026

3.710

Gizonak

352

1.332

1.684

GUZTIRA

 

3.020

6.974

 

9.994

 

LH

 

GAZTELERA

EUSKARA

GUZTIRA Sexuka

GUZTIRA Campuska

ARABA

Emakumeak

28

16

44

77

Gizonak

17

16

33

BIZKAIA

Emakumeak

145

84

229

363

Gizonak

73

61

134

GIPUZKOA

Emakumeak

39

79

130

230

Gizonak

30

70

100

GUZTIRA

 

332

338

 

670

Premia bereziak dituzten ikasleak

Desgaitasunak eta premia bereziak dituzten 222 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio azterketak egiteko egokitzapenak behar dituzte.

UPV/EHUk Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bitartez protokolo bat ezarria dago desgaitasunak dituzten ikasleek proba hauetan aukera berdintasuna eta irisgarritasuna bermatua izan dezaten.

Unibertsitatera sartzeko probak ekainaren 7an, asteazkena, 8:45ean hasiko dira eta 18:45ean bukatu. Bigarren egunean, osteguna, hilak 8, azterketak 9:00etatik 18:45era arte izango dira eta, hirugarren egunean, ostirala 9, 9:00etatik 15:00etara.
Informazio gehiago
: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home