euskaraespañol

Mintegia: ‘Arteak eta lurraldearen espazio komunaren eraldaketak’

Noiz eta non

Noiztik: 2018/10/18 Noiz arte: 2018/10/19, 00:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 18an eta 19ean, osteguna eta ostirala, Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean, Donostian, ‘Arteak eta lurraldearen espazio komunaren eraldaketak: trazabilitatea paisaiaren aldaketa fisiko eta estetikoan’ izeneko mintegiaren bigarren edizioa egingo da. Jarduera Arte Ederren Fakultateko Eskultura Saileko TECTar ikerketa taldeak antolatu du. Sarrera irekia eta doakoa da.

Mintegiaren irekiera-ekitaldia urriaren 18an, 11:00etan, Cristina Enean, izango da. Ekitaldian parte hartuko dute: UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura Saileko irakasle eta TECTar-MINECO proiektuaren kide den Ana Arnaiz, eta Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxearen zuzendari den Txema Hernandez.

Egitaraua eta argibideak