euskaraespañol

Mintegia: Euskaldunak apatxeen lurraldeetan

Noiz eta non

2018/04/17, 10:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilak 17, 10:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, mintegia egingo da ‘Irrintziak Nde-en artean. Euskaldunak apatxeen lurraldeetan (XVIII-XX mendeak)’. Ekitaldia ‘Euskal Herria, Europa eta Amerika. Loturak eta harreman atlantikoak’ ikertaldeak antolatu du.

Hizlarien artean, nabarmentzekoa da Gorka Alonso gasteiztarraren esku hartzea, ‘Apachería’ (https://apacheria.es/) izeneko webgune ezin interesgarriagoaren egilea baita, eta Iker Saituarena, historialari gaztea eta UPV/EHUren Letren Fakultateko ikasle ohia, iaz doktoregoa Renon osatu eta Los Angeleseko Riverside Californiako unibertsitatean doktorego ondoko beka bat lortu duena.

Nahiz eta fakultateko ikasleei eskainita egon, ekitaldia irekia izango du bertaratu gura duen edonorentzat.