euskaraespañol

Jardunaldia

Trantsizio energetikoari eta industria-lehiakortasunari buruzko SPERTUS jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/05/09, 09:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Gorka Moreno Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak trantsizio energetikoari buruzko SPERTUS mintegia irekiko dute. Jardunaldia lau saiotan egingo da. Saio horietan, trantsizio energetikoaren alderdi orokorrak eta horrek garapen teknologikoan, industria-lehiakortasunari eustean eta faktore ez-teknologikoetan (ekonomikoak, juridikoak eta sozialak) dituen ondorioak aztertuko dira.

Inaugurazioan izango dira:

  • Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.