euskaraespañol

Stanfordeko zerrenda 2022

UPV/EHUk 151era igo du zientziaren munduan eragin handiena duten ikertzaileen kopurua

Stanford Unibertsitateko rankingak argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2en taldea aukeratu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/10

Irudia

INFORMAZIO GAURKOTUA

Euskal Herriko Unibertsitateko 151 ikertzaile daude argitalpen zientifikoetan aipamen gehien izan zituztenen % 2en taldean: 99 senior zerrendan ((ikerlariak bere ibilbide profesionalean jasotzen dituen aipamenei dagokie zerrenda hori), 126 azken urteko zerrendan (kasu honetan 2021 urteari dagozkion aipamenak) eta 74 bi zerrendetan. Hala dago jasota Stanford Unibertsitateak argitaratu duen azken Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan. Honen arabera, euskal unibertsitate publikoa ranking honetan eragin gehien dutenetarik bigarrena da, Bartzelonako Unibertsitatearen ondoren.

Rankinga espezialitate honetako munduko ospetsuena da, Scopus datu basean jasotako informazioan oinarritzen da, eta argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro aplikatuz formulatzen da: argitalpenen kopurua, beste zientzialari batzuek argitaratutako lanetan argitalpen horiek aipatu diren aldiak, beren lanen inpaktuaren beste adierazle batzuk, eta aurreko guztiak konbinatzen dituen azken adierazle bat. Gainera, alborapenak saihesteko, sailkapenak ikertzaile bakoitzaren metrikak alderatzeko aukera ematen du, beren burua aipatu duten aldiak ezabatuz.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Eva Ferreirak, honako hau adierazi du: “Gure unibertsitateko ikertzaile gero eta gehiago agertzen dira World’s Top 2% Scientists zerrendan. Hori oso albiste ona da, bai maila pertsonalean bai kolektiboan: erakunde akademiko baten kalitatea bere giza kapitalean oinarritzen da, eta gure unibertsitateko giza kapitalaren bikaintasun maila gero eta handiagoa da. Zorionak eman nahi dizkiet zientzia garaikideko pertsona garrantzitsuenen talde horretan sartu diren ikertzaileei, eta berri on hori euskal gizartearekin eta gure erakundeekin partekatu nahi dut. Gure unibertsitate publikoaz harro egoteko beste arrazoi bat da”.

Rankingean nabarmentzen diren UPV/EHUko pertsonek 40 ezagutza arlo baino gehiagotan egiten dute lan, eta horrek agerian uzten du euskal unibertsitate publikoan egiten den ikerketaren aberastasuna eta aniztasuna. Horien artean daude: Neurologia eta Neurokirurgia, Fisika Kimikoa, Polimeroak, Neurozientziak, Biokimika eta Biologia Molekularra, Fisika Aplikatua, Kirolaren Zientziak, Psikologia Esperimentala, Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza, Ingeniaritza Kimikoa, Fisika Orokorra, Kimika Ez-organikoa eta Nuklearra, Ingeniaritza Industriala eta Automatizazioa, Kimika Analitikoa, Matematika, Elikagaien Zientzia, Farmakologia eta Farmazia, Onkologia eta Kartzinogenesia, Mikrobiologia, Odontologia, Materialak, Energia, eta Adimen Artifiziala eta Irudi Prozesamendua.

Hauek dira 2022ko senior zerrendako UPV/EHUren lehen hamar sailkatuak:

•    Verkhratsky, Alexei (Neurologia eta Neurokirurgia)

•    Grabowski, Sawomir J. (Fisika Kimikoa)

•    Mecerreyes, David (Polimeroak)

•    Asua, José María (Polimeroak)

•    Matute, Carlos (Neurozientziak)

•    Goñi, Felix M. (Biokimika eta Biologia Molekularra)

•    Mujika, Iñigo (Kirol Zientziak)

•    Soloshonok, Vadim A. (Kimika Organikoa)

•    Echenique, Pedro Miguel (Fisika Aplikatua)

•    Carreiras, Manuel (Psikolinguistika)

2022ko lehen hamarren zerrendan, aipatutako batzuez gain, honako hauek ere agertzen dira:

•    Cenoz, Jasone (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza)

•    Gorter, Durk (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza)

•    Olazar, Martin (Ingeniaritza Kimikoa)

•    Tóth, Géza (Fisika Orokorra)

Rankinga Elsevier BVn argitaratu da, “September 2022 data-update for Updated science-wide author databases of standardized citation indicators" (https://elsevier.digitalcommonsdata.com/datasets/btchxktzyw/4) izeneko artikuluan. Standford Unibertsitateko John P. A. Ioannidisek egin du. Sailkapenean  zientziaren abangoardiako 200.000 pertsona inguru agertzen dira, mundu osoko erakunde akademiko eta ikerketa erakundeetan lan egiten duten ia 10 milioi pertsonatik.

Senior zerrenda osoa (puntuazio orokorraren arabera ordenatua, autozitarik gabe): 

•    Verkhratsky, Alexei

•    Grabowski, Sławomir J.

•    Mecerreyes, David

•    Asua, José María

•    Matute, Carlos

•    Goñi, Félix M.

•    Mujika, Iñigo

•    Soloshonok, Vadim A.

•    Echenique, Pedro Miguel

•    Carreiras, Manuel

•    Guillén, María Dolores

•    Tóth, Géza

•    Guslienko, Konstantin

•    Perez-Ruiz, Fernando

•    Colmenero, Juan

•    Palomo, Claudio

•    Cooke, Martin

•    Aizpurua, Javier

•    Hillenbrand, Rainer

•    Olazar, Martin

•    Chernenko, Volodymyr

•    Bujanda, Luis

•    Cenoz, Jasone

•    González-Díaz, Humbert

•    Pearman, Peter B.

•    Ahmad, Shahzada

•    Rodríguez-Soriano, Juan

•    Muga, Juan Gonzalo

•    Heras-Saizarbitoria, Iñaki

•    Gomez-Muñoz, Antonio

•    Senovilla, José M.M.

•    Pascual, Unai

•    Vega, Luis

•    Pérez, Carlos

•    López-Arbeloa, Iñigo

•    Tokatly, Ilya

•    Ruiz-Irastorza, Guillermo

•    Jiménez-Barbero, Jesús

•    Rojo, Teófilo

•    De la Sen, Manuel

•    Zhukov, Arkady

•    Gorter, Durk

•    Orive, Gorka

•    Salin, A.

•    Quindós, Guillermo

•    Perez-Mato, Juan Manuel

•    Amigo, José Manuel

•    Müller, Alejandro J.

•    Sánchez-Lavega, Agustín

•    Lanceros-Mendez, Senentxu

•    Bandos, Igor

•    Chulkov, E. V.

•    Lasagabaster, David

•    Andia, Isabel

•    Madariaga, Juan Manuel

•    López, José I.

•    Grzelczak, Marek

•    Lorente, Nicolás

•    Achúcarro, Ana

•    López de La Calle, Luis Norberto

•    Barandiarán, José Manuel

•    Cajaraville, Miren P.

•    Pomposo, José Adolfo

•    Molina-Terriza, Gabriel

•    Mondragon, Iñaki

•    Vicario, Jose Luis

•    Correa, Arkaitz

•    Sokolovski, Dmitri

•    Palacios, Francisco

•    Bilbao, Javier

•    Mateo-Alonso, Aurelio

•    Kurlyandskaya, G. V.

•    Gayubo, Ana G.

•    Graña, Manuel

•    Cossío, Fernando Pedro

•    Agirre, Eneko

•    Conklin, Darrell

•    Pitarke, José María

•    Villatoro, Joel

•    Dornaika, Fadi

•    Pedraz, José Luis

•    García-Plazaola, José Ignacio

•    Barambones, Óscar

•    Quintana, José María

•    Sherman, Evegeny

•    Salassa, Luca

•    Arbe, Arantxa

•    Martinez, Iciar

•    Aguayo, Andrés Tomás

•    Marigómez, Ionan

•    Lopez, Gartzen

•    Krasovskii, Eugene E.

•    Lozano, José Antonio

•    Gonzalez, J.

•    San Juan, José María

•    Santana, Roberto

•    Zhukova, Valentina

•    Galarraga, Ibon

•    Mujika, Faustino

Azken urteko zerrenda osoa (puntuazio orokorraren arabera ordenatua, autozitarik gabe):

•    Grabowski, Sławomir J.

•    Verkhratsky, Alexei

•    Cenoz, Jasone

•    Mecerreyes, David

•    Mujika, Iñigo

•    Gorter, Durk

•    Asua, José María

•    Olazar, Martin

•    Tóth, Géza

•    Goñi, Félix M.

•    Pascual, Unai

•    Matute, Carlos

•    Lasagabaster, David

•    Perez-Ruiz, Fernando

•    Lanceros-Mendez, Senentxu

•    Bujanda, Luis

•    Carreiras, Manuel

•    Heras-Saizarbitoria, Iñaki

•    Aizpurua, Javier

•    Hillenbrand, Rainer

•    Orive, Gorka

•    Rojo, Teófilo

•    Sierra, Amanda

•    Cooke, Martin

•    Ahmad, Shahzada

•    Garaigordobil, Maite

•    López de La Calle, Luis Norberto

•    Ruiz-Irastorza, Guillermo

•    Lopez, Gartzen

•    Amigo, José Manuel

•    Arganda-Carreras, Ignacio

•    Guillén, María Dolores

•    Andia, Isabel

•    Bilbao, Javier

•    Muga, Juan Gonzalo

•    González-Eguino, Mikel

•    Wuttke, Stefan

•    Souza, Ivo

•    De la Sen, Manuel

•    Castellano, Julen

•    Grzelczak, Marek

•    Pérez Rodrigo, Carmen

•    Agirre, Eneko

•    Pearman, Peter B.

•    Senovilla, José M.M.

•    Sardon, Haritz

•    Madariaga, Juan Manuel

•    Del Ser, Javier

•    Müller, Alejandro J.

•    Labidi, Jalel

•    Gomez-Muñoz, Antonio

•    Páez, Darío

•    Colmenero, Juan

•    Gayubo, Ana G.

•    Rodríguez, José Julio

•    Cangialosi, Daniele

•    Guslienko, Konstantin

•    Borrego, Francisco

•    Tokatly, Ilya

•    Soloshonok, Vadim A.

•    Jiménez-Barbero, Jesús

•    de la Caba, Koro

•    Correa, Arkaitz

•    Molina-Terriza, Gabriel

•    Chernenko, Volodymyr

•    Guerrero, Pedro

•    Pérez, Carlos

•    Chulkov, E. V.

•    García Mayo, María del Pilar

•    Vega, Luis

•    Zangi, Ronen

•    Zhukov, Arkady

•    Quindós, Guillermo

•    Aroyo, Mois Ilia

•    Lamikiz, Aitzol

•    Boyero, Luz

•    Lozano, Jose Antonio

•    Bergeret, F. S.

•    Quintana, José María

•    Lizundia, Erlantz

•    Dornaika, Fadi

•    Echenique, Pedro Miguel

•    Ugeda, Miguel M.

•    Alvarez, Jon

•    Mateo-Alonso, Aurelio

•    López, José I.

•    Palomo, Elena

•    Eceiza, Arantxa

•    Saenz, Juan José

•    Artetxe, Maite

•    Chen, Xi

•    Errea, Ion

•    Aguayo, Andrés Tomás

•    Amutio, Maider

•    Villatoro, Joel

•    Pedraz, José Luis

•    Galarraga, Ibon

•    Rodríguez-Soriano, Juan

•    Echevarria, M. G.

•    Bañuelos, Jorge

•    Carril, Mónica

•    Arias, Pedro Luis

•    Ballard, Nicholas

•    Urbikain, Gorka

•    Mañes, Juan Luis

•    Barambones, Oscar

•    Pomposo, José A.

•    Abadie, Luis M.

•    Perez-Mato, Juan Manuel

•    Otrokov, M. M.

•    Aguirre-Urizar, José Manuel

•    Lopez-Urionabarrenechea, Alexander

•    Graña, Manuel

•    Barandiarán, José Manuel

•    Arregi, Aitor

•    Barandiaran, Xabier E.

•    Rodríguez-Gascón, Alicia

•    Pereira, Octavio

•    Kurlyandskaya, G. V.

•    Bilbao, Amaia

•    Mintegi, Santiago

•    San Juan, José María

•    Zhukova, Valentina

•    González-Díaz, Humbert

•    Zubia, Joseba

•    Piris, Mario

UPV/EHUko ikertzaileen banaketa Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan, jakintza arloaren arabera

 

Jakintza arloa Seniorra Azken urtea
Zientziak 54 58
Ingeniaritza eta Arkitektura 21 33
Osasun Zientziak 16 23
Gizarte eta Lege Zientziak 8 12
Guztira 99 126