euskaraespañol

TETRIS proiektuaren inguruko nazioarteko topaketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/07/15

Irudia
Ezkerretik hasita: Soumodip Sarkar, Évorako Unibertsitateko (Portugal) Transferentzia Teknologiko eta Berrikuntzarako errektoreordeak, Guillermo Quindós, Zientzia eta Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak, Eduard Alberto García Galeano, Kolonbiako Teknologia eta Finantza Institutuko errektoreordeak eta Miklos Gabor, proiektuaren koordinatzailea | Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian, TETRIS-Technology Transfer Innovation Schemes in Latin America proiektu europarraren inguruko nazioarteko topaketa bat egin zen, Europar Batasuneko Erasmus+ programaren esparruan. Topaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak antolatu zuen, eta honako hauek hartu zuten parte: Guillermo Quindós, Zientzia eta Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak, Soumodip Sarkar, Évorako Unibertsitateko (Portugal) Transferentzia Teknologiko eta Berrikuntzarako errektoreordeak, Eduard Alberto García Galeano, Kolonbiako Teknologia eta Finantza Institutuko errektoreordeak eta Miklos Gabor, proiektuaren koordinatzailea.

Ekitaldi honetan Latinoamerikako eta Europako unibertsitateetako (Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Panama, Alemania, Frantzia eta Portugal, besteak beste) adituak bildu ziren, mundu mailan aldatzen ari den berrikuntza-ingurune batean teknologia transferitzeko jarduerak garatzeko eta eguneratuta mantentzeko helburuarekin esperientziak eztabaidatu eta partekatzeko.