euskaraespañol

Gaurko irudia

Unibertsitate Inklusiboari buruzko V. Kartel Lehiaketako sarien banaketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/21

Irudia
V. Kartel Lehiaketako irabazleak. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lehiaketaren V. ediziorako deialdia egin zuen unibertsitate inklusiboaren adierazgarri izango den kartela aukeratzeko. XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa, hau da, desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle guztiei ikasketetan eta unibertsitateko jarduera guztietan sarbidea eta parte hartzeko aukera berdintasuna emango diena.

Lehiaketaren helburua da ikasleek inklusioari buruz hausnartzea eta proposamenak kartel batean isla ditzaten. Izan ere, kartel irabazlea inprimatu egiten da, gero unibertsitateko ikastegi guztietan ikus dadin.

Bosgarren edizio honetan, UPV/EHUko hiru campusetako titulazioen graduko, graduondoko eta masterreko ikasleen 43 kartel jaso ziren, eta horietatik 15 aukeratu ziren erakusketa ibiltari bat egiteko. Eta  aukeratutako horien artetik daude kartel irabazleak.

Arantza Martínez Ikasleen zuzendariak banatu zituen lehiaketako sariak: iPad Air bat lehenengo sarituari, ehudendaren bale bat (300 €) bigarrenari, eta ehudendaren bale bat (150 €) hirugarrenari.

Hauek dira saritutako kartelak:

1. saria

Kanona, Haustura, Loturak

Unai Mugarra Fernández

Arkitektura Masterra

2. saria

En el mismo camino / Bide berean

Javier Navarro de Almeida

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua

3. saria

Carácter de presente y futuro

Alejandra Rastrilla Rodriguez

Gizarte Komunikazioa Doktorego Programa