euskaraespañol

Unibertsitate Orientaziorako Azoka UPV/EHUren Bizkaiko Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/02/09, 09:00 - 00:00

Deskribapena

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Bizkaia Aretoa

Larunbatean, otsailak 9, 9:00etatik 14:00etara, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako 2019ko Azoka egingo du Bizkaiko campusean. Hauxe izango da UPV/EHUk antolatu dituen aurtengo ferietatik azkena.

Bilbon, larunbat honetan, Unibertsitate Orientazio Azoka bi gunetan antolatuko da :

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko): Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura eta Zientziak.
  • Bizkaia Aretoa: Osasun Zientziak.

9:00etatik 14:00etara 15 minuturo doako autobus batek lotuko ditu Bizkaia Aretoa (Euskadi enparantza) eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)

Unibertsitate Orientaziorako Azoketara interesik duen edonor hurbil daiteke, baina bereziki unibertsitate-aurreko ikasleei, haien gurasoei eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Bertan UPV/EHUko 2019-2020 ikasturteko gradu eskaintzari buruzko informazioa aurkituko dute, eta zentro guztietako irakasleek eta Orientazio Zerbitzuko langileek arreta egin eta zalantzak argitzen lagunduko diete egin behar duten ikasketen aukeraketan, banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez.

Hain zuzen ere, Bizkaiko Campusean gradu ikasketen eskaintzaren berrikuntza nagusiak hauexek dira: Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza. Hau izango da ematen den hirugarren gradu bikoitza, gaur egun badaude: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzenbidea ( Ekonomia eta Enpresa Fakultatea) eta Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa ( Zientzia eta Teknologia Fakultatean). Halaber, nazioarteko gradu titulazio bikoitzen eskaintza ere zabaldu da, Frantzia, Alemania, Finlandia eta Kolonbiako unibertsitateekin.

UPV/EHUko 2019-2020 ikasturteko gradu eskaintzari buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/-/upv-ehuren-2019-2020ko-eskaintzan

Halaber, informazioa jaso daiteke unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean ere.

Informazio guztia: www.ehu.eus/sou

Oharra: Unibertsitatera sartzearen inguruko informazio saioa, Bizkaiko Campuseko azokan, streaming-en bitartez eskainiko da (larunbata, otsailak 9, 10:30ean euskaraz eta 11:30ean gazteleraz):

Youtube: https://www.youtube.com/user/upvehu/live

EHUtb: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba0bf82b2b093f8b456a