euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Hiroshima University-ren arteko lankidetza

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/30

Irudia
Mitsuo Ochi eta Eva Ferreira | Argazkia: Mitxi

Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eta Mitsuo Ochi Japoniako Hiroshima University-ko presidenteak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten martxoaren 29an Bilbon izan zen ekitaldi batean. Bost urteko iraupena izango duen hitzarmenak bi unibertsitateen arteko mugikortasun programak eta ikerketa proiektuak sustatzea du helburu.