euskaraespañol

UPV/EHUk ‘Tour Universitario Cajal. Begirada bat funtsezkoari’ hartuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/04/16 Noiz arte: 2024/04/19

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Apirilaren 16an, asteartean, Bizkaiko campusean (Leioa-Erandio eremua) Tour Universitario Cajal inauguratuko da. Mikel Laboa plaza izango da Ramon y Cajal mediku eta Nobel saridunari egingo zaion omenaldiaren gune nagusia. Ekitaldi honek lau egun iraungo du, eta zientzialari ospetsuaren zientzia eta medikuntzako aurkikuntzak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei hurbiltzea du helburu.

Aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute: Guillermo Quindós, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea; José Vicente Lafuente, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Ikasketa eta Berrikuntzako dekanordea; Markel De Zabaleta, Daciako prentsa burua; eta Jesús Ramos, Tour Universitario Cajaleko zuzendaria.

Tourra ekitaldi ibiltaria da, joan den Cajal Urtea ospatzen duena. FECYT-Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak bultzatua, erakusketa ibiltari bat izango da, beste elementu batzuen artean, motorhome batez osatua, non XX. mendeko laborategi bat simulatuko duten. Kanpoan zinemako pantaila erraldoi bat ezarriko da. Eva Sorianok komikoak umorea ekarriko du zientziari buruzko bakarrizketa batekin. Ikusleen artean, martxan jarriko den Kahoot jokoaren irabazleak egongo dira.

Hitzordua ospakizunaren bigarren etaparen parte da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Malaga eta Granadako unibertsitateak ere bisitatuko ditu. Pasa den udazkenean, Tourra Salamancako, Santiago de Compostelako, Madrilgo Autonomoko eta Politècnica de Valènciako unibertsitateetatik igaro zen.

 

Tour Cajal:

Apirilaren 16tik (asteartea) 19ra (ostirala) 
Asteartetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara 
Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara
Mikel Laboa plaza. Bizkaiko campusa. Leioa-Erandio eremua.