UPV/EHUk hezkuntza-esperientzia berrikuntzak aurkeztu ditu Norvegiako Bergen hirian

Unibertsitateak antolatuko du hurrengo EuroSoTL 2019 kongresua, Bilbon egingo den Europako irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako biltzarra

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/18

ezkerretik eskuinera: Mikel Garmendia, Mirari Ayerbe, Mikel Villamañe, Elena Diaz eta Edorta Santos, UPV/EHUko irakasleak.

Unibertsitatean ikasteko, zein da metodorik egokiena? Nola hobetu daiteke ikasgaien ebaluazioa? Zeintzuk dira eremu profesionalera jauzia errazten duten Gradu Amaierako Lanak? UPV/EHUk eskaini dizkio nazioarteko hezkuntza komunitateari bere erantzunak, ISSOTL elkarteak egindako azken kongresuan. Halaber, unibertsitatea antolatzen ari da Bilbon egingo den datorren urteko Europako topaketa.

UPV/EHUk hiru esperientzia partekatu ditu ISSoTL 15. Kongresuan. ISSoTL nazioarteko elkartea urtero biltzen da eta unibertsitateko irakaskuntza eta ikaskuntza dira ardatz. Hain zuen ere, Norvegiako Bergen hirian egindako bilera, UPV/EHUko SAE-HELAZ Hezkuntza Laguntza Zerbitzuak eta IdoFar eta eForja ikerketa taldeek aurkeztu dituzte IKD ikasteko ereduari, gradu amaierako lanei eta ebaluazio prozesuei buruzko esperientziak

Hezkuntza berrikuntzarekin hurrengo hitzordua Bilbon izango da. Euskal Herriko Unibertsitateak, RED-U unibertsitate-hezkuntza sarearekin elkarlanean, antolatuko du EuroSoTL 2019 Europako kongresua, zein ‘Ikaskuntza eta Irakaskuntza Akademikoaren Eremu Berriak” lelopean Bizkaia Aretoan 2019ko ekainaren 13an eta 14an egingo den.

ISSoTL nazioarteko elkarteak goiko ikaskuntza eta irakaskuntza hobetzeko ikerketak eta lanak bultzatzea eta zabaltzea du helburu. Bergen hirian egindako aurtengo topaketak “Irakaskuntza kulturari begira” izan du izenburua, eta UPV/EHUko SAE-HELAZ Hezkuntza Laguntza Zerbitzuko zuzendari Mirari Ayerbek aurkeztu du IKD Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa hezkuntza-eredu propioa. “Azaldu dugu nola sortu zen IKD eredua eta, apurka-apurka, nola eredua garatzeko sarea eraiki, hots, EHUndu, Eragin, IkdGazte edo Campus Bizia Lab programak kateatzen dituen sarea”, Ayerberen arabera.

Toki berean, IdoFar taldeak, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko diziplina anitzeko irakasle taldeak, azaldu du bere proposamena, hots, Gradu Amaierako Lanetan eta Karrera Amaierako Proiektuetan aniztasun, sormen, originaltasun eta lotura profesionala bultzatzeko eredua. Zehazki, taldeak erabili du irakasleak eta ikasleak koordinatzeko Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza metodoa.

Bere aldetik, eForja taldeak Komunikazio eta Informazio Teknologiaren bidez ebaluazio-prozesuak aztertu ditu. Halaber, erreminta honekin ebaluatzailearen efektua eta ebaluazioan gerta daitezkeen zalantzazko egoerak ere identifikatu ditu. Horretarako, taldeak AdESMuS tresna erabili du Ingeniaritza Informatikako graduen ikasgaietako ebaluazio prozesuen azterketan.

EuroSoTL 2019 Bilbon

Unibertsitatean irakaskuntzako jardunbide egokien ezagutzan aurrera egiteko helburu eta ikasleek hobeto nola ikas dezaketen jakiteko EurSoTL 2019 kongresua ari da  dagoeneko prestatzen UPV/EHU. Biltzar horrek bilduko ditu Europako unibertsitate-komunitateen taldeak (profesionalak, ikasleak eta irakasleak), ikerketak, ezagutzak eta akademia-esperientzia interaktiboak, inklusiboak eta elkarlanerakoak trukatzeko xedearekin.

Ekaineko kongresuan hizlari hauek, besteak beste, izango dira:

Mònica Feixas, UAB Bartzelonako Unibertsitateko Autonomoaren Pedagogia Aplikatuan irakaslea
Peter Felten, Ameriketako Estatu Batutako Ipar Carolinako Elon Unibertsitateko Ikaskuntza Engaiaturako Zentroaren zuzendaria
Katarina Mårtensson, Suediako Lundeko Unibertsitateko irakaslea eta irakasleen formatzailea