dateStartAll: 2020/02/20, 9:30

province: (Bizkaia)

UPV/EHUk Klaustroaren bilera egingo du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/02/20, 09:30

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Osteguna, otsailak 20, 9:30etan lehen deialdian (10:00etan bigarrenean*), Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko Mitxelena Auditorioan (Abandoibarra 3, Bilbo), Klaustroaren bilera egingo da. Gaien zerrenda honakoa izango da:

  • Unibertsitateko Klaustroa eratzea.
  • Klaustroko Mahaia hautatzea.
  • Gobernu Kontseiluko kideen aukeraketa.
  • Klaustroaren Estatutu Garapenerako Batzordearen aukeraketa.
  • Euskera eta Graduko Batzordearen ikasleen ordezkaritza aukeraketa.
  • Aldezlearen urteko memoriaren aurkezpena. Honi buruzko galderak edo argibideak.

*Klaustroa balioz eratzeko lehen deialdian, gutxien dela kideen erdia bertaratu dela egiaztatu beharko da, errektorea eta idazkari nagusia barne, edo legez horiek ordezkatzen dituztenak; lehenengo deialdian quorumik ez badago, bigarren deialdia 30 minutu beranduago izango da, eta Klaustroa balioz eratuko da kideen heren bat bertaratu dela egiaztatuz gero.