UPV/EHUko erakinetan gestioak egin behar dituzten pertsonek maskarak eraman behar dituzte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/26

SND/422/2020 Aginduan* ezarritakoaren arabera, UPV/EHUko eraikinetan dauden jendearentzako arreta-guneetara administrazio-kudeaketak egitera sartu behar duten pertsona guztiek -ikasleak barne- nahitaez izan behar dituzte maskarak, eremu horietan ezinbestean egon baitaitezke artatuak izateko zain dauden pertsonak.

Pertsona bat UPV/EHUko eraikin batera sartu behar bada eta aurreikusitako nahitaezko erabileraren salbuespenen batek babesten badu, aldez aurretik jakinaraziko dio zuzentzen zaion zerbitzuari, beharrezko argibideak eman dakizkion.

Zerbitzu hauek atenditzen dituzten langileei dagokiela, UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak emandako jarraibideak hartu behar ditu kontuan.

 

*SND/422/2020 Agindua argitaratu da, maiatzaren 19koa, COVID-19k eragindako osasun-krisialdian maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituena (2020ko maiatzaren 20ko BOEn, 142 zk.)