UPV/EHUko irakasle Ángel Badosek 2018ko Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso du

Bere eskultura-lanak harreman handia du Arte Ederren Fakultateko irakasle zereginekin

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/19

Ángel Badosek, eskultore nafarrak (Olazagutia, 1945) eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle jubilatuak, 2018ko Arte Plastikoen Sari Nazionala irabazi du. Kultura eta Kirol Ministerioak ematen du sari hori, eta 30.000 euro esleitu dizkio.

Ángel Badosen obren erakusketa bat. UPV/EHU

“Tailerrean zein irakaskuntzan, arte zaletasunagatik egin dut lan. Ez nuen aitortzarik espero, artean inoiz ez baituzu itxaroten duzuna eskuratzen, eta kanpokoek onetsiko dizkizutela lorpenak pentsatzen duzu. Kontraesana da, are gehiago behin edo behin Gure Artea sarietarako proposatu nautenean, uko egin dudanean, lan egiteko denbora gehiago eskatzen baitnuen. Geldoa naiz lan egiteko orduan”, azaldu du Ángel Badosek. “Hainbat jende duzula aurretik uste duzu, desagertu direnak edo erabateko isiltasunean lan egiten dutenak, ez duzula merezi, azken finean; baina zorionak eskertzen ikasten ari naiz”, gaineratu du.  

Aurreko edizioa irabazi zuen artista, Ángela de la Cruz, Gaurregungo Arteko katedradun Estrella de Diego, erakusketa komisario Blanca de la Torre, eta Laboral izeneko Arte eta Industria Sorkuntza Zentroko zuzendari Karin Ohlenschlager, besteak beste.

Bere eskultura-lanak harreman handia du Arte Ederren Fakultateko irakasle zereginekin. Zenbait belaunalditako artistentzako eredu garrantzitsua izan da eskulturaren arloan. Bados, 80ko hamarkadan Eskultura Saileko irakaslea izan zen, baita 1995etik 2007ra ere (erretiro urtea). Geroztik ere izan du lotura UPV/EHUrekin, Ikerketa eta Sormena Artean Unibertsitate Masterraren bidez, non irakasle gonbidatu gisa aritu den orain dela bost urte arte. “Une onak igaro ditut klaseak ematen. Gozamena da arteak ematen duen askatasunarekin lan egitea”, adierazi du.

Halaber, Txomin Badiolarekin batera Artelekuko (1994-1998) eskultura ikastaroen burua izan zen. Han Euskal Herriko hainbat artisten obra bideratu eta sustatu zuten, hala nola, Itziar Okariz, Jon Mikel Euba, Ana Laura Aláez edo Sergio Prego.