UPV/EHUko Medikuntzako lau graduatu, BAMEko (MIR) lehen 100en artean

Biologiako graduatu bat BABEko azterketetako hirugarrena izan da, Farmaziako bost graduatu eta Psikologiako beste bost, BAFEko eta BAPEko lehen 100en artean, hurrenez hurren

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/20

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko lau ikasle daude, urtarrilaren 25ean egin zen BAMEko (Barneko Mediku Egoliarra) hautaketa probaren behin-behineko emaitzen arabera, lehen 100 onenen artean: Maialen González Arbizu (38.a), Nagore Morillas Martínez (53.a), Leonor Acha Isasi (86.a) eta Sara García Balaguer (100.a).).

Joseba Pineda UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa, oso pozik agertu da deialdi honetan lortutako emaitzak direla eta. “Aurten ere UPV/EHU nabarmendu da BAMEn izandako emaitza onengatik. BAMEra aurkeztu diren gure azken promozioko ikasleen kopurua ez da aurtengo izangaien % 2 baino gehiago. Hala ere, lehenengo 100en artean postuak lortu dituztenak % 4ra heltzen dira, hau da, espero daitekeenaren bikoitza, gutxi gorabehera”.

Lehenengo ehunen artean kokatutako lau graduatuetatik hiruk Basurtuko irakasgunean ikasi dute, eta laugarrenak Gurutzetako irakasgunean. Joseba Pineda dekanoak hauxe azpimarratu du: “Basurtuko euskarazko lerroan ikasi zuten 26 ikasleetatik bi geratu dira lehenengo 100en artean”

Guztira, 14.945 pertsona aurkeztu ziren BAME hautaketa probrara pasa den urtarrilaren 25ean. Izangai horietariko 12.162k azterketa gainditu dute, eta guztira BAMEko 7.512 plaza eskaini dira, iaz baino 715 gehiago. Behin betiko zerrendak martxoaren 16an aurkeztuko dira. Euskal Autonomia Erkidegoan osasun prestakuntza espezializatuko egoiliarrentzako plazen eskaintza “historiako zabalena” da: guztira 453, iaz baino % 1,6 gehiago.

Biologia, Farmazia eta Psikologia

Medikuntzako espezialitateez gain, aurtengo deialdian Erizaintzako (BAEE) 1.463 eskaini dira, Farmaziako (BAFE); Psikologiako 189 (BAPE); Biologiako (BABE) 51; Fisikako (BAEFE) 38 eta Kimikako (BAKE) 15. Deialdia hauetara guztietara 19.297 izangai aurkeztu dira. Espezialitate horietariko hiruretan ere lortu dituzte postu nabarmenak UPV/EHU graduatuek.

Hortaz, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduatu Eduardo Martínez de la Puente Molina hirugarren geratu da Barneko Biologo Egoiliarreko (BABE) probetan, 939 izangairen artean. Guztira 51 plaza eskaintzen ziren. Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano Fernando Plazaolak azpimarratu du: “2017-2018an Biokimika eta Biologia Molekularrean graduatutako ikaslearen emaitza bikaina izan da. Plaza bakoitzeko 18 pertsona lehiatzen ziren, beraz, kategoria hau zorrotzenetarikoa da, eta jasotako formazioa eta proba prestatzen egindako ahalegina nabarmentzen ditu”.

Farmazia espezialitatean (BAFE), 1.430 izangai lehiatzen ziren, eskainitako 271 plazetako bat lortzeko. UPV/EHUko Farmazia Fakultateko bost ikasle lehenengo ehunen artean geratu dira: Irene Ricoy Sanz (27), Belén Moñino Blázquez (28), Maialen Inclán Conde (41), Iñigo Ansa Isasa (72) eta Idoia Beristain Aramendi (94). “Emaitza bikainak dira, azken urteetako hoberenetarikoak, eta gure fakultatearen prestakuntzaren eta ikasleen kalitatea agerian jartzen dute. Bostoi zorionak eman nahi dizkiegu”, adierazi du Farmazia Fakultateko dekano Manoli Igartuak.

Halaber, Psikologia Fakultateko bost graduatuk lortu dute lehen 100en artean kokatzea. Proba horretan 4.439 izangai ziren, eta 189 plaza eskaintzen ziren. Hauxek dira: Laura Joao Muniain (21. postua), Bárbara Vega de Seoane (39), Aitor Osinaga Ona (51), Ainhoa Fernández Beraza (80) eta Irati Armentia Marín (97). “Lauk Psikologia Graduko titulazioa lortu zuten gure fakultatean, eta bosgarrenak Osasun Psikologia Orokorra masterra egin zuen. Albiste honek poztasun eta harrotasun sortu ezezik, gure gradu eta graduondoko ikasketen kalitatea ere nabarmentzen du, eta baita Psikologia Fakultatea osatzen dugun guztiona ere. Zorionak guztioi eta zorte on zuen lan ibilbidean”, adierazi du Gabriela Chotro dekanoak.

 

Kategoria guztien emaitzak hemen kontsultatu ahal dira:
https://fse.mscbs.gob.es/fseweb/view/public/listadospublicados/listado.xhtml