euskaraespañol

UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako hiru azoketatik azkena, Bilbon

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/19, 09:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Larunbatean, martxoak 19, 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak egingo dituen Unibertsitate Orientaziorako hiru azoketatik (EHUazoka) azkena ospatuko du. Donostian azoka martxoaren 5ean izan zen, eta Gasteizen hilaren 12an.

EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek UPV/EHUk 2022-2023 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko. Aurton, EHUazokak bere presentzialtasuna berreskuratu du, arreta berezia jarriz osasun-neurriei eta bertaratutakoen osasuna zaintzeari. EHUazokaren hiru jardunaldietan fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Horrela, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, eta etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute.

Informazio guztia, hemetxe.