null

UPV/EHUn egingo da boluntariotzari buruzko IV. Azoka

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/09/18, 11:00

Deskribapena

UPV/EHUk, boluntariotza eta gizarte parte hartzerako hiru euskal agentziak (Batekin, Bolunta eta Gizalde) lagun dituela, Boluntariotzari buruzko IV. azoka antolatu du. Ekimen honen bidez solidaritatea eta gizarte parte hartzea bultzatu nahi dira unibertsitarioen artean. Azoka unibertsitatearen hiru campusetan egingo da:

  • Arabako campusa: Julio Caro Baroja eta René Cassin kaleen gurutzea.
  • Bizkaiko campusa: Mikel Laboa plaza (Leioa-Erandio eremua).
  • Gipuzkoako campusa: Ignacio Barriola Zentroa

Entitate eta jarduera programen erakusketa hau euskal elkarte sozialen lankidetzaz antolatu eta sustatzen da eta 100 bat boluntariotza elkarteren parte hartzea izango du hiru campusetan.

Esan bezala, azokan Euskal Autonomia Erkidegoko 100 bat boluntariotza elkartek hartuko dute parte. Baina, zeharka, azoka honi esker, unibertsitarioek aukera izango dute 300 erakunde sozialen premiak ezagutzeko, une hauetan burutzen ari diren boluntariotza programetara pertsona berriak erakartzeko ahaleginetan baitira.

Inaugurazio ekitaldia 11:15etan hasiko da, boluntariotza agentzien, unibertsitatearen ikasle kontseiluko eta UPV/EHUko gobernu taldeko ordezkariak bertan direla.

Azoka honen bidez, batez ere, abagunea eskaini nahi zaie unibertsitarioei boluntariotza elkarteek garatzen dituzten lana ezagutu eta balioan jar dezaten, bai eta, ikasturtearen hasiera honetan, unibertsitateko hezkuntza eta lanaz batera, gizarte konpromisorik har dezaten, abian jarritako boluntariotza programetan parte hartuz. Hiru euskal agentziek azpimarratzen dute “unibertsitarioen multzoa lehenetsitako multzoa dela sentiberatasun ekintzak eta estrategiak sustatzerakoan, boluntariotza programetara erakarri eta beren parte har dezaten”.

Horretarako, standak jarriko dira parte hartuko duten elkarteek esku hartzerako arlo ezberdinetan garatzen duten lana erakusteko aukera izan dezaten (dibertsitate funtzionala, gizarte bazterkeria, garapenerako lankidetza, ingurumena, osasuna eta beste). Aldi berean, jarduera osagarriak egingo dira, hitzaldiak, solasaldiak, erakusketa eta beste, boluntariotza talde eta erakundeek esku hartzen duteneko arloetan egiten dituzten jarduerak jakinarazteko eta sakontzeko.

 

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eus/web/iraunkortasuna/boluntariotzaren-azoka-2019