dateStartAll: 2020/02/08, 9:0

province:

UPV/EHUk Bilbon ospatuko du larunbatean azken Unibertsitate Orientaziorako Azoka

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/02/08, 09:00

Deskribapena

Unibertsitate aurreko ikasleei graduen eskaintza aurkeztu eta aukeraketan laguntzea da helburua

Otsailaren 8an, larunbata, 9:00etatik 14:30ak arte, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako 2020ko Azoka egingo du Bizkaian.

Bizkaiko Campusean, bi tokitan egongo da Orientazio Azoka:

Bizkaia Aretoa:

Unibertsitate ikastegiak:

  • Osasun Zientziak.

Unibertsitate zerbitzuak

  • Sarbidea
  • Bekak
  • Campusean bizi (ostatua eta garraioa).

 

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko):

Unibertsitate ikastegiak:

  • Arteak eta Giza Zientziak
  • Gizarte eta Lege Zientziak
  • Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Zientziak

Unibertsitate zerbitzuak

  • Orientazioa
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta
  • Arreta Psikologikoa
  • Sarbidea eta Bekak
  • Campusean bizi (ostatua eta garraioa, etab.)
  • Mugikortasun Programak
  • Praktikak eta Enplegua
  • Graduondoko Ikasketak

 

Autobus bat jarriko da bi informazio puntuen artean mugitzeko.

 

Unibertsitate Orientaziorako Azoketara interesik duen edonor hurbil daiteke, baina bereziki unibertsitate aurreko ikasleei, haien gurasoei eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Bertan UPV/EHUko graduei buruzko informazioa aurkituko dute 2020-2021 ikasturteari dagokionean, eta ikastegi guztietako irakasleek eta Orientazio Zerbitzuko langileek arreta egin eta zalantzak argitzen lagunduko diete egin behar duten ikasketen aukeraketan, banan-banan zein taldeko informazio saioen bidez.  Halaber, unibertsitateko zenbait zerbitzutako langileek informazioa emango diete ikasleei unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean ere.

 

Nahi izanez gero, Orientaziorako Azokaren egunean bertan, Bizkaiko Campuseko unibertsitate-egoitza bisitatzeko aukera izango duzu. 

Eman izena: [hemen]

 

Informazio gehiago: