euskaraespañol

Boluntariotzaren V. Azoka

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/10/06, 10:00 - 14:00

Deskribapena

- Arabako campusa: Julio Caro Baroja eta René Cassin kaleen gurutzea.

- Bizkaiko campusa: Medikuntza eta Erizaintza fakultatea eta Bilboko Hezkuntza fakultatea (Leioa-Erandio eremua).

- Gipuzkoako campusa: Ignacio María Barriola Zentroa

UPV/EHUk, boluntariotza eta gizarte parte hartzerako hiru euskal agentziak (Batekin, Bolunta eta Gizalde) lagun dituela, Boluntariotza V. azoka antolatu du. Ekitaldi horretan 50 boluntariotza erakundek baino gehiagok parte hartuko dute hiru campusetan.

Elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea unibertsitateko kideen artean dira, bere laugarren edizioan, ekitaldi honen helburuak.

Gure inguruko gizarte erakundeekin elkartzeko gunea izango da, boluntariotza ekintzetan sentsibilizatzeko ez ezik, informatu eta parte hartzera animatzeko ere.

Boluntarioek egindako lana eta abian jarritako proiektuak denen begi bistan jarriko dizkigute erakundeek erakusketa, tailer, hitzaldi eta abarren bidez, gure ingurunean egiten duten lana ezagutarazi nahian.

Informazio gehiago:

http://www.ehu.eus/iraunkortasuna/boluntariotza