euskaraespañol

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako V. Ikerketa Jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/23, 12:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ikerketa Jardunaldia bi urtetan behin  egiten den jardunaldia da. Bertan, sailek eta ikerketa-taldeek beraien ikerketak aurkezten dizkiote komunitate akademikoari, erakundeei eta enpresei. Gaiak ingeniaritza bezain askotarikoak dira: materialen propietate elektronikoak, geolokalizazioa, fabrikazio aurreratua, ingurumena, energia, automatika, etabar.

Aurkezpenak laburrak (5 minutukoak) eta dinamikoak dira, horrela, bertaratzen direnek jardunaldi motz batean Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egiten den Ikerketa ezagutuko dute. Jardunaldiak ikerketa-taldeen arteko, eta ikerketa-taldeak eta enpresa eta erakundeen arteko lankidetza erraztea du helburu.

1,5 orduko saioa izango da eta ikertzaile bakoitzak 5 minututan aurkezten du bere lana. Esteka honetan aurkituko duzue programa.