euskaraespañol

Eguneko irudia

Vandana Shiva aktibista indiarraren hitzaldia

Noiz eta non

2024/05/27, 18:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Vandana Shiva | Argazkia: Calcuta Ondoan

Deskribapena

Astelehena, maiatzaren 27an, 18:00etan Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian, Vandana Shiva aktibista indiarrak hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiaren izenburua da: ‘Eko apartheid-etik Amalurraren demokraziara’. Jarduera Calcuta Ondoan elkarteak, EHUkultura Gipuzkoarekin elkarlanean, antolatu du.

“Vandana Shiva (1952, India) Fisika Zientzietan doktorea da. Mundu mailako ekologista, feminista eta filosofo ospetsuenetako bat da. Neoliberalismoaren aurkako ekintzaile sutsua eta, egun, jatorrizko herrien eskubideen alde borrokan dihardu. Halaber, emakumeekin eta Amalurrarekin ezbairik gabeko konpromisoa du. Izan ere, filosofak ulertzen du izaki ekodependenteak eta elkardependenteak garela”, diote antolatzaileek.

Hizkuntza ingelesa izango da (aldibereko itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz).

Sarrera librea izango da eskerleku guztiak bete arte.

*Hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan.