Webinar: Elikagai erosketa jasangarrian eta osasun erakundeetan garapen jasangarria

Noiz eta non

2021/06/10, 10:00

Deskribapena

Datorren ostegunean, ekainaren 10ean, 10:00etan, RENASCENCE proiektuko ikerketa taldeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikerlari Mirene Begiristainek eta Goiuri Alberdik osatuak, elikagai erosketa jasangarrian eta osasun erakundeetan garapen jasangarrian adituak diren europar adituekin webinar bat antolatu du. Aukera paregabea da ospitaleetan elikadura-sistema iraunkorrak ezartzeko jardunbide egokien esperientzietatik ikasteko.

Mirene Begiristain eta Goiuri Alberdi ikerlariek diote: “ Gaur egungo elikagai-sistemek (ekoizpena, banaketa, kontsumoa eta hondakinak barne) eragin larria dute ingurumenaren degradazioan eta klima-aldaketan (biodibertsitatearen galera, lurzoru emankorraren galera, berotegi-efektuko gasen emisioen eta tenperatura globalaren areagotzea), bai eta biztanleriaren osasunean ere. Era berean, osasun-sistemaren aztarna klimatikoa munduko emisioen % 4,4 da. Osasun-zerbitzuetan eskaintzen diren elikagaien kalitatea, elikagai horien xahutze kantitatea eta energia-kontsumoarekin batera, ingurumenerako eta iraunkortasunerako osasun-sistemaren jarduera kaltegarrien espektroaren parte dira.”

Europako ospitaleek 2,5 milioi ohe baino gehiago dituzte, “eta horrek eragin zuzena du elikagaien erosketa publikoaren ereduetan. Horrenbestez, osasun-sistemek elikadura-sistemen egungo status quo-an eragiteko gaitasuna dute, helburu jasangarriak lortze aldera. Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia garatzea aukera bat da ondorio negatibo horiei aurre egiteko. Hala ere, elikadura-sistema iraunkorren politikak duela gutxi egin dira, eta ez daude behar bezala inplementatuta Europako osasun-zerbitzuetan”.

Webinarra ekainaren 10ean izango da, goizeko 10: 00etan. Webinarra doan da, aldibereko itzulpena egongo da eta interesa duen edonorentzat zabalik dago.

Webinarrean erregistratu esteka honetan: https://forms.gle/ENawkG38vHeQajam9 (edo QR kodea erabili)