euskaraespañol

Hezkuntza Eskubidearen aldeko XIII. jardunaldiak

Noiz eta non

2018/04/26, 09:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Garaian–Hezkuntzari buruzko Azterketa Historiko eta Konparatuetarako taldeak UNICEFen eta Santa Maria Fundazioaren laguntzaz antolatu ditu, Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintzaren Astean, “Hezkuntza Eskubidearen aldeko Jardunaldiak”, aurtengoak XIII. edizioa osatzen dutenak. 

Hauek dira inaugurazio ekitaldian parte hartuko dutenak:

  • Iñaki Marco, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa
  • Antonio Casado, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko unibertsitate hedakuntzako zuzendaria
  • Javier Palop, Santa María Fundazioko zuzendaria
  • Paulí Dávila, Hezkuntzaren Museoko zuzendaria eta Garaian–Hezkuntzari buruzko Azterketa Historiko eta Konparatuetarako taldeko zuzendaria
  • Luis Mari Naya, Hezkuntzaren Museoko zuzendariordea eta Garaian–Hezkuntzari buruzko Azterketa Historiko eta Konparatuetarako taldeko kidea

Aurtengo jardunaldiek, 150 parte hartzaile izango dituztenek, etorkizunean aukerak eskainiko dituen hezkuntza izango dute ardatz.

Hauek dira eguneko lehen hitzaldia emango dutenak: Juanvi Plaza, Educo Fundaziokoa; Pilar Oronoz, Zabalketa Elkartekoa; eta Macarena Arrieta, InteRed Fundaziokoa. Hezkuntzaren aldeko Kanpaina aurkeztuko dute, aurten lelo hau duena: Hezkuntza bakerako bidea. Horien ondoren, Celia Corchuelok hitz egingo du, Huelvako Virgen de Belén  Eskolako zuzendariak, bere eskola bigarren aukeretarako ikastetxe berritzaile gisa aurkeztuko duenak. Hirugarren hitzaldia Roberto Garcíak emango du, Peñascal Kooperatibakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Peñascal kooperatibaren zentroetan garatzen dituzten etorkizunerako aukerak aurkeztuko dizkigunak. Azken hitzaldia Joana Miguelenak, Ane Garcíak eta Aitziber Garcíak emango dute, eta Gipuzkoako babes sistemako –Arrakasta programaren laguntzaz– zaintzapean dauden haur eta nerabeen hezkuntza ibilbideak aurkeztuko dituzte. Jardunaldiek bigarren aukerako eskoletako ikasleei eskaintzen zaizkien posibilitateak dituzte ardatz. Izan ere, emaitza arrakastatsuak izaten dituzte, batzuetan baita unibertsitatera iristea lortu ere.

Luis Mª Nayak honela amaitzen du: “Historiaren ikuspegitik, hezkuntza eskubidearen aitorpenak giza eskubideenak egindako bide bera da. Azken eskubide horiek erdietsi izanak berekin ekarri du hezkuntza eskubidea. Izan ere, herrialde gehienetako konstituzioetan eta oinarrizko legeetan, hezkuntza eskubidea herritarren oinarrizko eskubide gisa dago jasorik. Nazioarteko itunek ez dute saihestu oinarrizko behar horrek duen garrantzia ez nortasunaren prestakuntzan ez gizarte demokratikoetako askatasunen erabileran. Sarritan esan bezala, hezkuntza eskubidea da eskubide eta askatasun guztiak lortu eta gozatzeko giltzarria”.

Egitaraua

9.00 a 9.30 Irekiera-ekitaldia

9.30 Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpaina. Hezkuntza, bakea lortzeko bidea por Juanvi Plaza. Fundación Educo; Pilar Oronoz, Asociación Zabalketa y Macarena Arrieta. Fundación InteRed

10.15 Un modelo educativo revelador que da respuesta al fracaso escolar

Celia Corchuelo. Nuevos horizontes. Asociación Benéfico Social de Formación e Inserción el Belén de Huelva.

11-11:30 Atsedena

11.30 Peñascal Kooperatiba. Una nueva oportunidad de futuro

Roberto García. Peñascal Kooperatiba

12:15 Arrakasta: un programa que ayuda a romper límites y a cambiar la mirada.

Joana Miguelena (UPV/EHU—Garaian); Ane García Irizar (UPV/EHU) y Aitziber García Irizar (UPV/EHU).