euskaraespañol

Prentsaurrekoa: Udaberriko XX. Lasterketaren aurkezpena

Noiz eta non

2024/03/07, 12:00

Kokapena

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, martxoaren 7an, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XX. Lasterketaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan.  

Lasterketaren aurkezpen-ekitaldian parte hartuko dute: Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren errektoreorde Agustin Erkiziak; Lasterketako zuzendari eta Donostiarrak Kirol Klubaren kide Javier Fuentesek; eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren Ikasleen, Mugikortasunaren eta Kirolen arloko zuzendari Errapel Ibarlozak.

Ekitaldian zehar 1 zenbakia duen dortsala emango zaio, emakumezkoetan Gema Paya kazetari, blogari eta runnerrari eta gizonezkoetan Jaume Leiva atletari. Biek parte hartuko dute ekitaldian bideo-dei bidez. Aurten ere UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa solidarioa da. Edizio honetan 0 dortsala banatuko zaion proiektu solidarioa eta ekarpen ekonomikoa Zaporeak elkartea da, Greziako Lesbosko errefuxiatu-esparruetan dauden pertsonei janari-errazioak eskaintzen dizkiena. Helena Ruiz de Azuak dortsala jasoko du. 

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 17an, igandean, egingo da, 10:00etan, UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaitu, ibilbide homologatu baten gainean.