euskaraespañol

Vitoria-Gasteizko XII. Film Laburren Jaialdia

1.000 film labur baino gehiago aurkeztu dira CORTADA lehiaketara

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/10

Irudia
CORTADAren aurkezpena. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Abenduaren 12tik 15era bitartean egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Errektoreordetzak Gasteizen antolatzen duen CORTADA jaialdiaren –Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babespean− hogeita bigarren edizioa. Laugarren urtea da jada Espainiako Zinema Akademiaren GOYA Sarietarako sailkatzeko balio duela eta hirugarrena FORQUÉ Sarietarako. Aipatutakoak eta estatuko zinema arloan COARTADA finkatu izanak berriro ekarri du berekin mila filmek baino gehiagok izena ematea.

Oso lan zaila izan du hautaketa batzordeak; izan ere, kalitate handiko lanak aurkeztu dira. Edizio honetan 48 izan dira hautatutako film laburrak. CORTADAren espirituak molde tradizionaletatik aldentzen den zinema berritzailearen aldeko apustua mantentzen du, betiere publiko handiak eta, bereziki, unibertsitateko gazteek gustuko duten zinema generikoa ahaztu gabe.

Horrela, aurten ere atal OFIZIALA antolatu dugu, FIZKIOZKO film laburrak, ANIMAZIOKO film laburrak eta DOKUMENTAL laburrak biltzen dituena, baita GUREAK euskal atal ofiziala ere. Ez ditugu ahaztekoak, halaber, gure beste atal maiteak: HEMENGOAK (Arabako film laburrak), UNILABUR eta EHULABUR (unibertsitatekoak). Urtero bezala, jaialdia sari banaketarekin amaituko da, abenduaren 15ean. Aurten ere, ez da ezustekorik faltako.

Gogoan dugu, halaber, Euskal zinemaren eguna egingo dela abenduaren 14an, euskal film laburrak babesteko xedez, GUREAK atalean eta HEMENGOAK ataletan hautatutako lanekin; izan ere, bi atal horietan eta EHULABUR atalean hautatutako film batzuk gure hizkuntzan eginda daude.

Azkenik, jendea animatu nahi dugu Dendarabako Fundación Vital gelara abenduaren 12tik 15era bitartean etortzera, formatu txikiko zinema onenaz gozatzera eta urte hauetan hainbeste poz eman diguten zinemagile berriei txalo egitera. Izan ere, ikusleak dira CORTADAren motor garrantzitsuena.

Informazio gehiago: www.festivalcortada.com