Ziberkazetaritzaren nazioarteko XI. Kongresuan hedabide alternatiboak, “fake news”-ak eta beste manipulazio teknika batzuk aztertuko dira (Kongresua )

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/11, 8:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

"Aktore eta estrategia berriak testuinguru mediatiko partekatuan" izenburupean, Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresuan aztertuko dira, besteak beste, kazetaritzaren egoera hedabide alternatiboaren aurrean, kazetaritza feminista eta Youtubeko kazetaritza hasiberria.

UPV/EHUko Kazetaritza sailak antolatuta, aurtengo kongresuan ere aro digitalean jaiotako komunikabideen joerak, manipulazioa errazten dituzten teknikak (‘fake news’, ‘social bots’,…), eta ikus-entzuleen kudeaketa, mesfidantza garai hauetan, bezalako gaietan sakonduko dute partehartzaileek.

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresuak hiritar kazetaritzaren eta kazetari elkarreragileen esperientziak eta ereduak aztertzen ditu. Arreta handia eskaintzen dio ere erabiltzaileek sortutako edukiek duten kalitatearen eztabaidari, eta audientzien eta komunikabideen harremanari, komunikazioaren demokratizazioa sendotzeko bide bezala.

Programa: [ikusi]