Aurkezpena

Ziberkazetaritzaren eta Komunikazio Digitalaren Nazioarteko XVII Kongresua
Gizarte-komunikazioaren eta berrikuntzaren balio publikoa AAren garaian
2025eko Azaroak 10 eta 11
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
UPV/EHU, Leioa
Kazetaritza etengabeko eraldaketan egon den arren, gaur egun aldaketa eta ziurgabetasun garai batean dagoela dirudi, Sarea eta hedabide digitalak sortu zirenekoaren antzekoa. Etengabeko gaurkotzeaz gain, informazioaren oparotasuna eta kontsumorako formato, gailu eta generoen berrikuntzarekin, kazetaritza partehartzailea arloko erronka nagusienetako bat da.
Sarearen garapenak, testuinguru konplexuago bat sortu du, audientzien presentzia handiago batek komunikazio-prozesuan duen eraginak markatutakoa. Hiritarren zuzeneko parte-hartzea informazio produktuen sorreran, komunikabide tradizionak informazio iturri nagusi bezala ordezkatzera ere eraman du kasu batzuetan. Beste ondorioen artean, kazetarien gaitasunak tenologiarekin batera birziklatu beharko dira. Audientziak, eta hiritar-erabiltzaileak edo bezeroak -kasuan kasu- geroz eta aktiboagoak eta partehartzaileagoak direnez, ezinbestekoa da ere adituen profil-profesionalak garatzea, hau da, komunikatzeko modu berriak eta kazetaritzarako espresiobide berriak lantzea.
Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresuak hiritar kazetaritzaren eta kazetari elkarreragileen esperientziak eta ereduak aztertzen ditu. Arreta handia eskaintzen dio ere erabiltzaileek sortutako edukiek duten kalitatearen eztabaidari, eta audientzien eta komunikabideen harremanari, komunikazioaren demokratizazioa sendotzeko bide bezala.